XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

6.1. Botikez jakin behar dena

IRAKURGAIA (J. Agirre, Egin)

Artikulua irakurri.

Artikuluan oinarrituz (baina testua aurrean eduki gabe) egiten diren 10 baieztapenak egia ala gezurra diren adierazi beharko dute.

Agerpen farmazeutikoak.

Ikasle bakoitzak botikok izan ditzaketen eta gogoratzen dituen agerpen farmazeutikoen zerrenda egingo du, ahal duen modurik osatuenean.

Ondoren bakoitzak eta guztiek txandaka agerpen-mota bana botako dute.

(Ezingo dira errepikatu).

Izen bat bota eta euskaraz esaten ez badaki besteek lagunduko diote; bestela, irakasleak esango die nola esaten zaion.

Ondoren, emango zaizkien irudiei dagozkien izenak jarriko dizkiete.

Agerpen farmazeutikoen zerrenda banatuko zaie amaitzeko eta izen ezezagunak edo zailak komentatuko dira.

6.2. Ariketa

Medikuaren maletina.

Zirkulu zuriei dagokien zenbakia jarri.

Irudia, UZEI: Medikuarekin, Donostia, 1986, liburutik hartua.

6.3. Kultur erroak. Medikuntzan erabiltzen diren jatorri grekoko hitzak

Ariketa batean, hitzak bi zutabetan emango zaizkio ikasleari: zutabe batean grekeratik mailegatutako hitzak agertzen dira eta bestean, hitz hauen esanahia, baina era desordenatuan.

Bi zutabeak lotu behar ditu ikasleak.

Beste orrialde batean aurrizkien esanahia banatuko zaie, badaezpada ere.

Kultur erroak lantzeko bigarren ariketa, honetan datza.

Ikasleei zutabe batean jatorri grekoko hitzen zerrenda emango zaie eta bigarren zutabe batean hitz horien esanahia.

Hirugarren zutabea, adibideak izenburua duena, osatu gabe dago.

Ikasleen zeregina zutabe hori betetzea izango da.

Azkenik, medikuntzan erabili ohi diren kultur erroen zerrenda banatuko zaie, material lagungarri gisa.